Guraso euskaldun zein erdaldunei zuzenduriko webgunea da 'Eranafarroa.eus', euren seme-alaben euskararen erabileran eragiteko baliabideak biltzen dituena. Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek sortu zuten eta ikastetxeei familienganako “zubi lana egitea” eskatzen diete.
Unax Egiguren eta Intza Casamajou Baionako Bernat Etxepare Lizeoko terminaleko ikasleak
Umeak hizketan hasi ezinik sumatzen dira helduek haiekin interakzio eta komunikazio urria dutelako. Denbora eta presentzia falta da, eta txikiekin bezala, helduen artean ere komeni da.
Umeak heldua ondoan behar du jaiotzen den momentutik. Eta komunikazioa jaiotzaren unetik berta...
Une honetan Lleidako Udaleko alkatetzako aholkularia da Juanjo Falcó eta hezkuntzan ibilbide oparoa eginda iritsi da bertara. Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa aritu da urte askotan, eta geletako lana bulegoetako zereginekin eta ardurekin osatu izan du. Generalitateko Hezkuntza Saileko kide izan zen 2004an, Kataluniako Hezkuntzako Itun Nazionalean parte hartu zuen eta baita LOEren negoziaketetan ere. Kataluniako segregazioaren aurkako itunaren egileetako bat izan zen eta haren ondoren idatzi zen Ikasleen Onarpen Dekretuaren erredaktoreetako bat ere bai. Lleidako Udalak segregazioaren aurka ekitea lehentasuntzat du eta bultzatzaileetako bat da Falcó, herri ekitatiboagoa eta orekatuagoa lortzea xede dutelarik. EH Bilduk abenduaren 6an Bilbon antolatu zuen hezkuntza konferentzian hartu zuen parte.
Zaldibian (Gipuzkoa) euskararen erabilerari eutsiz jatorri ugaritako familien arteko elkarbizitza zaintzeko prozesua egiten ari dira Lardizabal herri eskolan, Huhezirekin eta Uemarekin elkarlanean. Euskara eta kulturartetakosuna zainduz, udalerri euskaldunetako hezkuntza komunitateetan eragiteko prozedurak ezarri dituzte Zaldibian.
‘Digital Democratic’ programa aurkeztu dute Simona Levik, Digitalizazio Demokratikorako eta Eskubide Digitalerako Institutuaren sortzaileak, eta Arnau Monterdek, Bartzelonako Udaleko Berrikuntza Demokratikoko zuzendariak, Euskarabilduaren 11. Jardunaldietan; Bartzelonan hezkuntzaren eremuan familiek euren datuen burujabetza izan dezaten garaturiko software librea da.
Une honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berriaren atarian egonik, EH Bilduk hezkuntza konferentzia bat antolatu zuen pasa den abenduaren 6an. Euskal hezkuntzaren erronkak izendatzeaz gain, Kataluniako hiru gonbidatu ekarri zituen, horien artean Nuria Mora Generalitateko Hezkuntza sailburuordea. Hemengoaren antzeko prozesua egina dute eta haien irakaspenak baliagarri izan daitezke.
Mendekotasunari buruz hitz egiten dugunean, drogak etortzen zaizkigu burura maiz, baina, gaur egun, bideojokoek, sare sozialek eta apustuek ere mendekotasun arazoak sortzen dituzte. Ediren osasun kooperatibak horien prebentziorako lan egiten du Gasteizko hainbat ikastetxetan. Nerabeei informazio fidagarria eskaintzen diete, eta kontsumoak ekar ditzakeen arriskuak saihesteko tresnak eskaintzen dizkiete.
Eider Eibarrek kokoak.eus webgunean euskaraz jolasteko, eskulanak egiteko eta margotzeko proposamenak bildu ditu. Euskara, hainbat eduki nahiz informatikako hastapenak lantzeko baliagarria den arren, webgunearen helburu nagusia jolasa da.