Oier Araolaza: Dantzaria, Antropologoa eta Kazetaria

‘Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan’ izeneko doktorego tesia ondu zuen Oier Araolaza dantzari eta antropologoak (Elgoibar, 1972). Historia eta tradizioa oinarri hartuta, euskal dantza euskaldunon gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen du, eta egun analfabeto hazten ari garela irizten dio. Argi dauka hezkuntza sisteman txertatu behar dela dantza, dituen onurengatik eta beste leku batzuetan egiten dutenaren bidetik: “Gaur egun hezkuntzan txertatuta dagoen gorputz heziketaren aurretik jarri beharko litzateke dantza. Edozein gai, gure gorputzetik pasatzen dugunean, ‘badakit’ izatetik, ‘badaukat’, izatera pasatzen da”. Goi mailako ikasketetatik hasi beharko litzatekeela uste du, baina hezkuntza ibilbide osorako baliagarri ikusten du dantza. Araolaza, dantza ikertzailea izateaz gain, dantza irakaslea ere bada, eta euskal dantzari buruzko dantzan.eus webgunearen sortzailea eta kudeatzailea da.

307-elkarrizketa-Maialen-Oiartzun-osoa.jpg

"Sarbide sistemarik objektiboena izateak ez du esan nahi eraginkorra denik"

Maialen Oiartzun,  EHU-ko irakaslea eta ikerlaria Hezkuntza zientzietan doktorea.

Euskarari eta babesari eusten

Ikasle etorri berriak hartzeko programa da Eusle. Euskaraz murgiltzeko eredua da, baina baita harrera programa bat ere. Izan ere, euskara ikasteko laguntzaz gain, bestelako laguntza eta babesa ere behar izaten dute iritsi berri diren ikasle horiek. Bilboko Zorrotza auzoko Zazpi Landa eskolako esperientzia zoragarria izaten ari dela diote arduradunek.

Etxepare lizeokoek jaurtiko dute Nafarroa Oinez guneko suziria San Ferminetan

Sarri oharkabean pasatzen da keinu ttipietatik abiatuz zer bide egin daitekeen. Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek Nafarroa Oinez jaialdiarekin duten lotura emeki-emeki indartuz doa eta San Ferminetan suziria botatzeko gonbidapena jaso dute. Festa, aldarria eta harremanak muinean dituen bizipenaren testigantza dakarte ‘Autobus baten garrantziaz’ idatzian.

Ikaskuntza espazioak ikuspuntu kritikotik diseinatuz

Leire Garmendiak Industria Diseinu eta Produktu Garapenerako Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean, berriz, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eraikinen eta gelen hobekuntza estetikoaren eta funtzionalaren proposamena gauzatu zuen. Ikaskuntza espazioek gizartea hobetzeko duten garrantzia azpimarratu du Garmendiak.

Euskarak eta kulturak Hezkuntza Legea zeharka dezaten eskatu dute kultur eragileek

EAEko Hezkuntza Lege Proiektuari ekarpenak egin dizkiete maiatzaren 23az geroztik hainbat eragilek. Ekainaren 12an Sormenean Hezi Kulturan Bizi kultur transmisioko lantaldeak egin bere ekarpenak zituen. Besteak beste, egoera diglosikoa aintzat hartzea, kultura eskubideak bermatzea euskal kulturaren gaineko ikuspegi anbiguoak saihestea eskatu zuten.

Saguzarrek gu zaintzen gaituzte

Galtzeko arriskuan daude saguzarren espezie asko, gizakion esku-hartzeagatik. Naturtzaindiako kideen helburuetako bat saguzarrei buruzko pedagogia egitea da, fama txarreko animalia horiek ekosistemaren zaintzan duten garrantzia ikusarazteko. Dibulgazioan dihardu Naiara Corcuera ingurumen hezitzaileak.

Zer da hizkuntza-ideologia eta zergatik da hizkuntza-ideologiaz hitz egiteko garaia?

Hizkuntza-ideologiak pertsonek hizkuntzei, hizkerei edo horien erabilerei buruz dituzten ideiak eta...

Eskalada, burua eta gorputza trebatzeko

Klimb Zarautz rokodromoak instalazio berrienak eta modernoenak haurren eta nerabeen eskura jartzen ditu, hezitzaileen bidez, garapen psikomotorean ez ezik, pertsonalean eta sozialean laguntzeko. Eskolako ikasleei eskaladaren oinarrizko teknikak erakusten dizkiete eta kirol horren balio positiboak transmititzen.

Eskolak gelan ala aire librean?

Nahia Indurain Perez, Tafallako Garces de los Fayos ikastokako DBH 4. mailako ikaslea