Ikaslearen ahalduntzea ipar

Arizmendi ikastolaren eraldaketa prozesua

Elkarrizketa: Jara Loira

Hezkuntza eredu tradizionalean ez zuen bere lekua topatu Jara Loirak, aldiz, pedagogia aktiboek eta berritzaileek, lehendabizi Waldorf pedagogiak eta ondoren Bosquescuela ereduak, pertsona bakoitzaren onena —baita ikasketetan ere—loratzeko duten balioa bizi izan zuen. Haur Hezkuntzan, Komunikazio Ez Bortitzean, Bizipenen Psikomotrizitatean eta Pedagogia Aktiboetan formatua dago, besteak beste, eta Mendiko Kirol teknikaria ere bada. 2015etik 2018ra bitartean, Madrilgo Bosquescuelako zuzendari pedagogikoa izan zen eta egun eredu horretako formatzailea da, eta sarri etortzen da Euskal Herrira irakasleak naturan heztera. Ikastaroetan irakasleei posible dela erakutsi nahi die, “dauden lekuan daudela” haurrak naturan hezi daitezkeela, “has daitezela seguru sentitzen diren horrekin, eta pixkanaka”.

Artea, tresna pedagogiko erakargarria

Magnet Erakarri hezkuntza proiektuak helburu sozialak erdiesten lagundu nahi die ikastetxeei metodologia berritzaileen bidez. Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko proiektu pilotuetako bat Gasteizko Barrutia ikastolan egin dute hiru urtez, eta artea baliatu dute erreminta pedagogiko gisa, Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren laguntzarekin.

Diskalkulia: detekzioa eta esku-hartzea Lehen Hezkuntzan

Diskalkulia matematikarekin lotutako zenbait zailtasun izendatzeko erabiltzen den kontzeptua da; zehatzago esanda, zenbakikuntzarekin, kalkuluarekin eta buruketen ebazpenekin lotutako Ikaskuntzaren Zailtasun Espezifikoa. Zailtasun horiek deskribatzen dira artikulu honetan, eta, aldi berean, ikasgela barruan diskalkulia duten ikasleekin hartu daitezkeen hainbat neurri proposatzen dira.

Segregazioari aurre egiteko erronkak definitu dituzte Eusko Ikaskuntzak eta Hezkuntza Sailak

Duela urte eta erdi hasitako ibilbidean beste urrats bat egin dute Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. ‘Askotariko segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? Ulermen partekatua eta erronkak kudeatzeko proposamenak’ jardunaldia egin dute martxoan eta aurrera begira itun sozial zabal bat erdiesteko erronkak aurkeztu dituzte.

Lehenik, murriztu

Birziklatzeak duen garrantzia inork gutxik jarriko du zalantzan gaur egun, baina bada birziklatzea baino garrantzitsuagoa den ekintzarik: murriztea, hain zuzen ere. Murriztu, berrerabili eta birziklatu. Hori izango litzateke sortzen dugun zaborra kudeatzeko ordena egokia, baina beti ere ideia hau garbi izanda: hondakinik onena sortzen ez dena da.

Eskolak bakarrik ezin badu... zer behar du eskolaz kanpo?

Haur edo nerabe baten garapen pertsonalaren ia edozein alderdiri buruz aritzeko balio dezake izenbur...

Txindokiko itzala

Aralar mendizerraren magalean, Txindoki mendiaren babesean dago Txindokiko itzala izeneko abentura parkea. Ikaskideekin edota familiarekin jolasteko eta gozatzeko leku aparta da eta hainbat jarduera egin litezke bertan. Tirolina, orientazio proba eta arku-tiroa dira haurrek eta gazteek gustukoen izaten dituztenak.

Presioz beteta

Aiala Susperregi Azpiroz Orereta-Errenteriako Koldo Mitxelena BHI-ko batxilergoko 1. mailako ikaslea 

Heriotzak daramana eta dakarrena

Otsailaren amaieran uri ruiz bikandi iraskalea hil da. Euskal gizarteak haren hutsunea nabarituko du. Biharamunean donibane lohizuneko hilketak astindu du hezkuntza komunitatea.