Aurrematrikulazio garaiak agerian jartzen du ikastetxeen arteko konpetentzia. Ezinegona eta tentsioa sortzen baldin badu, zergatik ez saiatu aldatzen guztion ongiaren ideia garatuz?
Zer izan behar dugu buruan hizkuntza proiektuaz ari garenean? Ikasle euskaldun eleaniztunak helburu,...
Mundu osoan erreferentziazko pertsona bilakatu da Helle Heckmann danimarkarra haurtzaroari dagokionez eta Euskal Herrian Haur Hezkuntzako zikloa eskaintzen duten lau ikastetxetako bost irakasle joan ziren Danimarkara harekin aurrez aurre egotera. Ondotik, Euskal Herrira gonbidatu zuten eta Hik Hasirekin egoteko tartea hartu zuen. Duela 40 urte baino gehiago sortu zuen Nøkken haurren zaintzarako zentroa Kopenhagen (Danimarka) eta haur txikiekin Waldorf pedagogia aplikatzen lehendabizikoa izan zen. Haurren zaintzari eta haur eskolei buruzko hainbat liburu argitaratu ditu eta mundu osoan dabil hezitzaileak hezten eta aholkulari gisa eskolekin, gurasoekin eta gobernuekin, Waldorf pedagogia eta Slow Parenting (gurasotasun mantsoa) defendatuz. Haurtzaroa zaintzeko beharra azpimarratzen du, hori baita mundua aldatzeko giltza, haren ustez.
Solasaldiak, hizketaldiak edo berbaldiak lagunarteko edo jendarteko elkarretaratzeak dira, gai baten inguruan mintzatzeko egiten direnak. Gasteizko Sansomendi ikastetxean, artearen, musikaren eta literaturaren gainean solas egiteko elkartzen dira ikasleak, hasi Haur Hezkuntzatik eta Bigarren Hezkuntzaraino. Arte tertuliak, musika tertuliak eta literatura tertuliak egiten dituzte.
Hainbat herri eta ikastetxe inauterietako ospakizunak aldatzen ari dira. Horietako bat da Elizondoko eskola publikoa. Haurren parte-hartzea, euskal kultura eta Baztango tradizioak, eskola herriari irekitzea eta ohiturak naturarekin lotzea izan dira eraldaketaren ardatzetako batzuk. Eraldaketa ez da inauterietara mugatzen, eskolako proiektu osora zabaltzen baita.
Bizitzaren ezaugarria da bizi muga eta horrek bizitzak muga duela esan nahi du, amaiera ela, hain zuzen ere. Hau da, pertsonak finituak garela ondorioztatzen da: jaio, bizi eta hil egingo gara. Baina hori horrela izanik ere, leku eskasa du heriotzak eskolan. Heriotzaren pedagogia bizitzarako pedagogia dela azpimarratzen du Ianire Larrazabalek artikulu honetan. Gai hori aztertu zuen Gradu Amaierako Lana (GRAL) egiteko.
EH Bilduk antolatutako Hezkuntza Konferentzian parte hartu zuen pasa den abenduan Francesc Colomé Montserrat katalanak Nuria Mora eta Juanjo Falcórekin batera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan, Kataluniako Hezkuntza Legea (LEC) sortzeko zergatiak, motiboak eta helburuak izan zituen hizpide.
Lau hitz nahikoa izaten dira gelako tentsioa jaisteko: “Eseri eta hartu arnasa” esatearekin batera, baretu egiten dira ikasleak. Yogak norbere barnera bidaia egiteko, geure buruarekin egoten ikasteko eta zentratzeko aukera ematen du. Eskoletan yoga saioak eskaintzen dituzte Kiran Shanti elkarteko kideek.
Euskal Autonomia Erkidegoan 2003-2004 ikasturtean hasi ziren ikasle etorkinei arreta emateko program...