Ahozko testigantzak eta euskara eta euskal nortasuna lantzeko materiala.
Nora Salbotx Amaiurko eskolan maistraren eta hikhasitarraren iritzi artikulua.
Heriotza ona, heriotza lasaia esan nahi du eutanasia hitzak.
Galdera horri erantzuten saiatu ziren Amaia Elizalde, Katixa Dolhare-Zaldunbide eta Gorka Bereziartua literatura adituak.
Esti Akesolo, Areatza HLHIko irakaslearen testua.
Jordi Collet irakaslea eta ikertzailea da Vic-eko Unibertsitatean.
Euritan egin genuen bidea hikhasitarrok, lekukoa eta barnean zeraman “maitasun eskutitza” eskutan hartuta.
HERRI BATEKO IKASTETXEAK SARETZEAN, ELKARLANEAN HASTEAN, BIZIKIDETZA HOBETZEN DA. HERRIKO IKUSPEGIA EDUKITZEAK KOHESIONATU EGITEN DU. ERANTZUKIZUNEZ ARITZEAK KOMUNITATEA INDARTZEN DU.
Herri batean hezkuntzaren artikulazioa oso estrategikoa eta ezinbestekoa da politikoki, hezkuntzatik beste helburu asko lor daitezkeelako. Errenteriako Udalean baieztapen hori paperetik errealitatera eramaten ari dira azken urteetan, hezkuntza arlo estrategikotzat hartua daukatelako eta hezkuntza politikak teknikarien eta zinegotzien artean, bulego batzuetan egin ordez, hezkuntza komunitateko kideekin egin nahi dituztelako. Hala, ‘Errenteriako hezkuntza komunitatea saretzen, erantzunkidetasunean sakontzen’ prozesua abiatu zuten 2017-2018 ikasturtean, herriko hezkuntza komunitatea saretzeko helburuarekin. Besteak beste, protagonistak diren herriko bederatzi ikastetxeetako zuzendariekin bildu da Hik Hasi, elkarrekin egin duten prozesuaren lekukotasuna jasotzeko. Zuzendari taldean egindako lanketaren ondorioz, elkar ezagutzen dute, konfiantzazko eremua sortu dute eta ikastetxetik herriko talaiara zabaldu dute begirada.