298-ekarpena-ahotsak-osoa.jpg

Ahotsak ikasgelan

Ahozko testigantzak eta euskara eta euskal nortasuna lantzeko materiala.

Iritzia-NORA-osoa.jpg

Kordelaren jokoa

Nora Salbotx Amaiurko eskolan maistraren eta hikhasitarraren iritzi artikulua.

300-ahalduntze-eskola-eutanasia-osoa.jpg

Hil ala bizi, norberak erabaki

Heriotza ona, heriotza lasaia esan nahi du eutanasia hitzak.

300-proposamena-mirande- osoa.jpg

Nola gogoratu behar dugu Mirande?

Galdera horri erantzuten saiatu ziren Amaia Elizalde, Katixa Dolhare-Zaldunbide eta Gorka Bereziartua literatura adituak.

IRITZIA-Xabier Sarasua-OSOA.jpg

Lore bat kaskoan

Xabier Sarasua Iraleko irakaslearen iritzi artikulua.

301-ATZEKO ATETIK - osoa.jpg

Benetako bidaia barrurantz delako…

Esti Akesolo, Areatza HLHIko irakaslearen testua.

303-elkarrizketa-jordi-collet- osoa .jpg

"Eskola ez da demokraziarako pentsatutako espazioa: demokrazia esplizituki sustatu behar da bertan"

Jordi Collet irakaslea eta ikertzailea da Vic-eko Unibertsitatean.

307-hileko irudia-korrika.jpg

Hik Hasin ere euskara gara

Euritan egin genuen bidea hikhasitarrok, lekukoa eta barnean zeraman “maitasun eskutitza” eskutan hartuta.

Herri mailako elkarlana eta erantzunkidetasuna

HERRI BATEKO IKASTETXEAK SARETZEAN, ELKARLANEAN HASTEAN, BIZIKIDETZA HOBETZEN DA. HERRIKO IKUSPEGIA EDUKITZEAK KOHESIONATU EGITEN DU. ERANTZUKIZUNEZ ARITZEAK KOMUNITATEA INDARTZEN DU.

Elkarlaneko Kultura Berria

Herri batean hezkuntzaren artikulazioa oso estrategikoa eta ezinbestekoa da politikoki, hezkuntzatik beste helburu asko lor daitezkeelako. Errenteriako Udalean baieztapen hori paperetik errealitatera eramaten ari dira azken urteetan, hezkuntza arlo estrategikotzat hartua daukatelako eta hezkuntza politikak teknikarien eta zinegotzien artean, bulego batzuetan egin ordez, hezkuntza komunitateko kideekin egin nahi dituztelako. Hala, ‘Errenteriako hezkuntza komunitatea saretzen, erantzunkidetasunean sakontzen’ prozesua abiatu zuten 2017-2018 ikasturtean, herriko hezkuntza komunitatea saretzeko helburuarekin. Besteak beste, protagonistak diren herriko bederatzi ikastetxeetako zuzendariekin bildu da Hik Hasi, elkarrekin egin duten prozesuaren lekukotasuna jasotzeko. Zuzendari taldean egindako lanketaren ondorioz, elkar ezagutzen dute, konfiantzazko eremua sortu dute eta ikastetxetik herriko talaiara zabaldu dute begirada.