Hizkuntza politika sendorik ezean

Ñabardura kezkagarria da berritzegunean lan egiteko deialdian ahozko defentsa 'euskaraz egingo da' edo 'ahal bada euskaraz egingo da' jartzea. Ezin da onartu inondik inora. 

Elkarrizketa Milo Naranjo-rekin

Vic-eko unibertsitateko irakaslea da Mila Naranjo, eta ikasketa kooperatiboaren gaineko hainbat lan, prestakuntza eta aholkularitza saio egin ditu. Heize Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioak gonbidatuta etorri da pare bat aldiz Euskal Herrira ikasturte honetan. “Aurkezpenean, euskaraz egin nahiko nuke, baina ezinezkoa zait. Agian, hurrengo batean” esanez hasi zuen Leioako jardunaldi pedagogikoetako hitzartzea. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntzaz eta irakaskuntzaz nahiz ebaluazioaz mintzatu zen, eta, elkarrizketan, ardatz horiek zuzen eta xehetasunez marraztu ditu. Konpetentzietan oinarritutako planteamendua, aukera eta erronka handitzat jotzen du eta irakasleen arteko koordinazioa eta programazio partekatua, bateratua eta kooperatiboa funtsezkoak direla azpimarratzen du.

Euskal kulturaren eskola

Loraldia euskal kultura garaikidearen festibalak “euskal kulturaren transmisioari dagokionez hezkuntzan zegoen zuloa” betetzeko xedea jarri zion bere buruari eta Loraldia eskola sortu zuen. Eskoletan gaur egungo euskal kultura ezagutarazteko eta bizitzeko proiektuak ari da garatzen. 2023-2024ko ekimenean parte hartu nahi duten eskolentzako deialdia zabalik dago.

Irakasleen begirada aldaketa eskola demokratizatzeko gakoa da

Maitane Basasoro EHUko irakasleak eskolak parte-hartzaileago bilakatzeko gakoak bildu ditu ‘Ikasleen parte-hartzea eskola demokratikoak eraikitzeko giltzarri’ izeneko doktorego tesian. Irakasleen begirada, curriculuma eta antolaketa-eredua berrikustea proposatzen du, Antzuolako Herri Eskolan egindako ikerketa etnografikoan oinarrituta.

Irakasle lanbiderako sarbidearen diagnostikoa (eta II)

Irakasleen hautaketarako mekanismoak aztertzen ari da Maialen Oiartzun EHUko irakaslea 'Irakaslerik onenak kalitateko eskolarako: lanbiderako sarbidearen diagnostikoa eta proposamenak euskal eskola publikorako' izeneko tesian. Hik Hasiren 276. alean argitaratutako artikuluaren jarraipena da hau. Irakasleen sarbideari dagokionez, aldaketerako nahia nabaria dela dio Oiartzunek, ziurgabetasuna eta beldurra ere badiren arren.

Ispiluak gezurra esaten duenean

Ispiluak bueltatzen digun irudia ez dugu beti gustuko izaten. Bada, ordea, pareko irudia erabat desitxuratuta ikusten duenik, eta horixe izan liteke elikadura portaeraren nahasmenduaren hazia. Jokaera horiek nerabezaroan agertzen dira batik bat, eta garrantzitsua da prebentziorako neurriak hartzea.

Zer da eremuka lantzen sarea?

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batzuek osatzen duten sarea da Eremu...

“Abentura ikaskuntzarekin bat dator”

Tirolinak, Tibeteko zubiak, lianak, rokodromoak, oreka lianak, soken zubiak… 75 erronkatik gora, 23 tirolinadun sei zirkuituri aurre egiteko aukera eskaintzen du Mendexa Abentura Parkek. Aisialdia eta abentura ezagutza eta ikaskuntza zabaltzeko eta barneratzeko tresna apartak direla erakusten du abentura parkeak.

Liburuak

Allande Etxeleku Baionako Bernat Etxepare Lizeoko terminaleko ikaslea

LH-ko eraldaketarako gakoak

‘Hobetzeko prest!’ jardunaldia