Irakasleak euskal kulturan janzteko tresnak eta baliabideak behar direla aipatzen da maiz, kontzient...
Ikusi eta ikasi, eta ondo entzun, dio abestiak. Eta horretarako aukera emango digu aurrerantzean Ikusgelak: ikusteko, entzuteko eta ikasteko aukera. Hainbat gairi buruzko bideo pedagogiko libreak eskainiko dituzte, euskara hutsez eta edonork ikusteko eran.
Naroa Jaio Jaio Iurretako Orobigoitia BHI-ko batxilergoko 1. mailako ikaslea
Nekea pilatu da ikasturte amaieran irakasleen motxiletan. Oporrak opor izan daitezela, atseden hartu eta indarberritzeko. Zintzilik ditugun hainbat gairekiko hasiko baitugu ikasturte berria.
Hurrengo sei urteetarako egitasmoa aurkeztu du hezkuntza sailak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza S...
Bizitza markatu dioten mugarri ugari ditu Amets Arzallus bertsolariak. Hendaian jaio eta Gipuzkoan familia edukitzeak mugaz bi aldeetan etxeko sentitzea ekarri dio. Seaskan pasatako urteetan xiberotarrekin eta baxenabartarrekin elkartzeak Iparraldeko izatearen sentimendua garatu zion, eta haiekin eta gertu-gertuko irakasleekin hartu zituen bizitzarako makuluak. Egun Sarako ikastolako guraso da eta leiho horretatik begiratzen dio hezkuntzari. Kazetaritza ikasketak eginda, ‘Euskaldunon Egunkarian’ ikasi zuen ofizioa eta ‘Argian’ landu gero. Bazterrean utzi zuen lanbide hori bertso bideak nahikoa denbora eta energia hartzen ziolako. Nafarroako, Iparraldeko eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetako txapelen artean gogoangarritzat ditu 2000an Goizuetan jantzi zuena, aitak ere han irabazi zuelako, eta 2009ko Euskal Herrikoa, Maialen Lujanbiorekin buruz burukora iritsi zenekoa. Ibrahima ezagutu eta ‘Miñan’ idaztea ere mugarri izan dira.
Pospoloaren lehen txinpartak nahikoa indar baldin badu, su hartuko du; indar gutxitxo baldin badu, ordea, itzali egingo da. Gasteizko San Martin ikastetxeko Haur Hezkuntzako umeei txinparta indartsua eskaintzen diete hezitzaileek. Inklusioa helburu, Hezkuntza Premia Bereziko ikasleentzat egindako egokitzapenak eta moldaketak denentzat egokiak direla konturatu dira, eta Ikaskuntza Diseinu Unibertsala dute oinarritzat. Metodologia hori STEAM gaitasunekin, robotikarekin, metakognizioarekin, genero ikuspegiarekin eta inklusioarekin uztartzen dute eguneroko jardunean.
'Askotariko segregazioari nola egin aurre hezkuntza sistematik? Adostasunerako bide partekatu baterako oinarriak' izenburupean burutu zen ekainaren 4an Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako foroa. Donostiako Miraman jauregian segregazioaren aurkako ituna eta dekalogoa lantzeko lehen urratsa egin zen. Besteak beste, Xabier Aierdi soziologoa eta Begirune Fundazioaren sortzailea segregazioa definitzeko beharraz eta gaia lantzeko ezinbestekoak diren urratsez aritu zen.