Samuel Rodriguez Etxeberria Gasteizko Armentia ikastolako batxilergoko 1. mailako ikaslea
Joxe Mari Auzmendiren balioak argitan jartzen dituen liburua kaleratu du Hik Hasik. Hezkuntzaren une historiko honetan eredu eta akuilu behar luke haren izpiritu bateratzaileak.
Idurre Eskisabelen (Beasain, 1970) eskuetan utzi du Paul Bilbaok (Algorta, 1971) Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusi kargua, Kontseilua sortu zela 25 urte bete direnean. AEK utzi eta itzulpengintzan hasi berria zen Bilbao duela 25 urte. 2001. urtean Kontseiluaren baitan sortutako Hizkuntza Eskubideen Behatokian hasi zen lanean eta 2010ean hartu zuen Xabier Mendigurenen lekukoa Kontseiluko idazkari nagusi gisa. Euskalgintzako topagunea sortutako urtean Euskaldunon Egunkarian zebilen Eskisabel. Ondoren Antropologia ikasketak egiteaz gain, EHUko Kazetaritza fakultatean aritu da eskolak ematen. Etorkizunean hartu beharko diren hizkuntza politiken aurrean euskalgintza sendoa behar dela azpimarratzen dute, adostasun sozialak bilatuko dituena. Bilbaok ez dauka zalantzarik lemazain ezin hobea izango dela Eskisabel.
Seaskako ikastoletan garatutako proiektua da 'Haurrak euskaraz loratzen lagundu'. Seaskan lanean ari diren irakasleei eta hezitzaileei kezka sortu zitzaien alde batetik, euskararen erabilera nabarmen apaltzen ari zelako, eta, bestetik, elkarbizitza arazoak gero eta ugariagoak zirelako. Egoera hori aintzat hartuta abiatu zuten egitasmoa. Seaskako hezkuntza taldeko kideekin batera, euskararen erabilera sustatzeko eta aukera berdintasunean zein modu ludikoan hezteko testuinguruak eraikitzeko ahaleginean ari dira Zirimola Aisialdi Taldeko kideak.
Joxe Mari Auzmendiri buruzko liburua argitaratu du Hik Hasi egitasmo pedagogikoak. A-tik Z-ra, haren lana, bizitza eta batez ere balioak jasotzen ditu liburuak, gaur inoiz baino gehiago aldarrikatu beharreko hezkuntza balioak: ausardia, zubigintza, zaintza, konpromisoa... Hezkuntzarekin, euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden, irakasle guztiek irakurri beharreko liburua da.
Haur Hezkuntzan, haurrak etengabe ikasten eta aldatzen ari dira, eta nortasunaren eraikuntzak garrantzi handia du etapa horretan. Nortasuna modu gidatuan lantzeko beharrik ez dute ikusten Leire Perez eta Gaizka Olano irakasleek, baina haurrei euren identitatea eraikitzen laguntzeko tresnak eskaintzeko beharra azpimarratu dute artikulu honetan.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berriaren proposamenen artean agertzen da udalen parte-hartzeari buruzko gogoeta. Gobernantza eredu berri bati begira jarrita, Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasle ohiak eta Durangoko Hezkuntza zinegotziak udalen, Hezkuntza Sailaren, hezkuntza eragileen eta hezkuntza komunitatearen funtzioei eta egitekoei buruzko iradokizunak biltzen ditu, norabidea markatuz.
Ohiko banketxeetan izaten ditugu gure aurrezkiak. Baina gure dirua ez dago kontu korrontean geldirik, nahi eran erabiltzen eta inbertitzen dituzte gure sosak. Maiz, gurekin bat egiten ez duten egitasmoetan. Fiare banku etikoa da alternatibak badirela erakusten duen adibide garbi bat: gure dirua seguru dago bertan eta inbertsioak ekonomia sozialaren eta solidarioaren eremuan baino ez dituzte egiten. Finantzaz haratago sarea arlo horretan ari da lanean.
Gaur egungo gizartearen erronka nagusiak teknologia digitalaren bustidura dute: denok bizi dugu digi...