Hezkuntzaren Museoa

Nondik gatozen jakitea garrantzitsua da nora goazen jakiteko. Eta nondik gatozen jakiteko, leku paregabea da EHUren Ibaetako campusean kokatua dagoen Hezkuntzaren Museoa. 2014. urtean zabaldu zituen ateak, eta Euskal Herriko hezkuntzaren historian barrena ibilbide bat egiteko parada ematen du.

Zuzendari izango banintz

Asier Etxeberria Etxeberria Elizondoko Lanbide Eskolako oinarrizko mailako elementu metalikoen fabrikazioko 1. mailako ikaslea 

Hizpide izan da

Hezkuntza plazarak lege zirriborroa osatzeko eta zehazteko puntuak aurkeztu ditu 
Hezkuntza...

Proiektu komunitarioak

Ingurune hurbiletik hasita eta curriculumean txertatuta

Sormena eta euskal kultura bultzatuz

Ikasleen artean sormena eta euskal kultura bultzatzeko helburua du Nafarroan garatzen ari diren “Sormen digitala” egitasmoak. Sormena eta euskal kultura bultzatzeaz gain, euskararen erabilera ere hauspotu nahi dute proiektuari esker. 2022-2023 ikasturtean, hamabost ikastetxe ari dira egitasmoan parte hartzen.

Matematika manipulagarria Bigarren Hezkuntzan ere erabil daiteke

Matematika manipulagarriaren erakusleiho den ‘Txokomates, txokolate zaporeko mate laborategia’ izeneko liburua argitaratu dute Ana Santiago eta Lurdes Ulazia irakasleek. Bigarren Hezkuntzan matematikak modu manipulagarrian ikas daitezkeela erakusten du liburuak, esperientzian oinarritutako adibideak emanez, 3.000tik gora ikaslek erakutsitakoa azalduz.

Garun paralisia eta robotika hezigarria uztartuz

Lehen Hezkuntzako Gradua amaitzeko gradu amaierako lanaren barnean, Arabako ASPACE elkarteko kide diren eta garun paralisia duten hainbat lagunekin, robotika hezigarriari buruzko lantegia egin zuen Eñaut Pozok pasatu den martxoan Gasteizen. Txokoak antolatzen eta robotika lantzen aritu ziren bi orduz. Pozok dio interesa, behin eta berriro saiatzeko kemena eta aurrera egiteko ahalmena oparitu zizkiotela parte-hartzaileek.

Hezkuntza Legean euskarazko eredu orokor eta inklusiboa jaso dadila eskatu du Kontseiluak

Gasteizen aurkeztu zuen Kontseiluak urriaren 10ean EAEko Hezkuntza Legeari egindako osoko ekarpena, euskararen inguruan jaso beharreko artikuluen proposamen integrala. Hezkuntzakomunitateko eragile EHIGE, Euskal Herriko Ikastolak, HEIZE eta Hik Hasiko ordezkariekin, eta euskal gehiengo sindikaleko ELA, LAB eta STEILASeko ordezkariekin batera azaldu zituen proposamenaren gakoak.

Erresilientziaren eredu bizia

2016an izan zuen mendi istripuak gurpildun aulkian bizitzera behartu zuen Montxo Lopez de Ipiña ilustratzailea. Orain, ‘Aurrera begira’ egitasmoaren bidez bere esperientziaren berri ematen die Araban Batxillergoko ikasleei. Teoriatik harago, eredu bizia ikusiz lantzen dute erresilientzia ikasleek. 

Irakasle gisa, zer erronka jarri beharko genioke geure buruari euskaraldian?

2022ko azaroaren 18an hirugarren Euskaraldiari ekingo diogu Hitzez ekiteko garaia lelopean. Hitza de...