Mugak beharrezkoak dira

Adituek gomendatzen dutena ez da betetzen eta garaia baino lehen uzten ditugu telefono mugikorrak haurren eta gaztetxoen eskuetan kasu askotan. Mugikorrak mendekotasuna sortzen du eta eragin kaltegarria izan dezake haurren eta gaztetxoen garapenean. Horren jakitun, gero eta gehiago dira seme-alabek mugikorra izateko adina atzeratzeko helburuz sortzen ari diren guraso taldeak. Korrontearen kontra abiatzen duten bidean elkarri babesa helarazteko eta esperientziak trukatzeko gune segurua dira talde horiek.

Zer erakutsi digu covid-19aren konfinamenduak eskolen eta udalen arteko elkarlanari dagokionez?

2020ko martxoan, COVID19a zela-eta, hilabete batzuk iraungo zuen konfinamendua hasi zen. Ez dugu hem...

Donostiako Aquariuma, itsasoaren barrunbeak arakatzen

Portuan, Kontxako badiari eta Kantauri itsasoari begira dago Donostiako Aquariuma. Urtero-urtero milaka bisitari hartzen ditu eta denek jakin-minez begiratzen dituzte arrainontzietan igeri dabiltzan arrain eta itsasoko bizidunak. Arrain, marmoka, anemona, itsas zalditxo eta itsas izarren artean marrazoak dira ikusmin handiena sortzen dutenak. Baita Getaria eta Zarautz artean ehizatutako balearen hezurdurak ere.

Ikasturtearen ebaluazioa

Esteban Borrome eta Ortzi Jauregi, Baionako Bernat Etxepare lizeoko terminaleko ikasleak 

Gelako egunerokoa alda dezakeen akuilua

Irakasleak eta ikastetxeak dira curriculuma eta eraldaketa egin behar dutenak. zeregin horretan funtsezkoa da begirada aldatzea, jakintza arloak lotzea eta elkarlean aritzea 

Hizpide izan da

Akordioa lortu dute sindikatuek eta eusko jaurlaritzakHilabeteetako negoziazioen ostean sare publiko...

Haur filosofia

Filosofia egiten ikasiz

Elkarrizketa: Begoña Pedrosa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailbuorde da Begoña Pedrosa areatzarra 2020az geroztik eta, haren ustez, hezkuntza momentu liluragarrian dagoen unean egokitu zaio esparru horren kudeaketa. Unibertsitateko eta ikastetxeetako berrikuntza proiektuetan aditua da eta irakasle-ikertzaile gisa aritu zen aurretik Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. 2014tik 2020ra fakultate horretako dekanoa izan zen. Egindako ibilbidean erakutsi du emakume nekaezina eta konprometitua dela eta irmo eutsi dio berrikuntza eta eraldaketa geletara eramateko erronkari. Datorren ikasturtetik aurrera ezarriko den curriculum berria prestatzen aritu da buru-belarri irakasleekin, hezkuntzako adituekin eta arituekin. Lasaitasunez eta behar den denbora hartuz, ikastetxeak eta irakasleak eraldaketako protagonista bihurtzea nahi du Pedrosak, Hezkuntza Sailaren laguntza eta bultzadarekin.

Euskaraz irristatuz gozatu

Ikasle askok eskolan soilik izaten dute kontaktua euskararekin, eta euskara ekintza gozagarriekin lotzeak hizkuntzaren erabileran zuzenean eragin dezake. Beraz, garrantzitsua da eskolak ekintza positibo eta erakargarrien bidez euskararen erabilera bultzatzea. Ikasgelako testuingurutik aterata, Gorputz Hezkuntzako orduek aukera paregabea eskaini dezakete euskara eta emozio positiboak uztartzeko, eta beste hainbaten artean, skatea izan liteke euskara gozagarri bihurtzeko tresna.

Dramatizazioa lehentasunezkoa da

EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak garbi ikusten du hezkuntza sistema aurrerakoi eta berrituaren lehentasunezko zutabeetako bat dela dramatizazioa, eta horrexegatik aldarrikatzen du dramatizazioa curriculumaren barruan txertatzea gai nagusi edo ardatz irakasgai gisa. Ikaslearen prestakuntzan eta garapenean zergatik den tresna erabilgarria eta garrantzitsua azaltzen du hurrengo orrialdeetan .