‘Kio eta Gus’ Haurrekin filosofia lantzen

Praktika filosofikoa bultzatzeko euskaraz prestatu den lehen Haur Filosofia materiala argitaratu dute Arizmendi ikastolak eta Filosofia Faktoriak. Eleberri bat eta gidaliburua lagun, haurrei beren kabuz pentsatzeko erronka eskaintzea da helburua.

Ezbeharretik berrikuntzara

Irati Garcia Iriondo Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 4. mailako ikaslea 

Freskotasuna hasieran eta amaieran

Gelako jardunaz gain, hezkuntzaz eta irakasleen jardunean eragiten duten gaiez ere solastea ez dago soberan, prestatuta eta lankidetzan, eta eraikitzeko espirituarekin. 

Hizpide izan da

Aurpegiak bistan hasi dugu ikasturtea Ikasgelan eta patioan musukorik ez, eta burbuila-talderik...

Elkarrizketa: Antoni Zabala I Vidiella

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da Antoni Zabala i Vidiella, eta Prestakuntzarako Baliabideen eta Ikerketaren Institutuko (IRIF) zuzendaria. ‘Guix’ aldizkariaren, Hezkuntza Berrikuntzarako ‘Aula’ aldizkariaren eta beste hainbat proiekturen sortzaileetako bat da, eta liburu ugari idatzi ditu. Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Ministerioari, Andorrako Gobernuari, Madrilgo Hezkuntza Ministerioari eta Espainiako Estatuko beste administrazio batzuei aholku eman izan die curriculum diseinuak eta irakasleen prestakuntza planak prestatzeko. Berritzeguneek ekainean curriculumaren gainean antolatutako jardunaldietan, hitzaldi bat eman zuen eta, Begoña Burgoa Berritzeguneko Curriculumeko Talde Iraunkorreko kideak gidatuta, konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzak dakarren eraldaketaz eta, oro har, eraldaketak egiteko zailtasunez eta aukerez aritu zen.

Bizikidetza eta hezkidetza eskuz esku

Hezkidetza bizikidetzatik bereizi ezin den atal baten modura ulertzen dute Ortuellako San Felix ikastolan, eta bi arlo horiek batera lantzen dituzte. Hezkidetza ikastolako curriculumean modu integralean txertatua dute, eta etapa guztietan lantzen dute gai hori. Pertsonen garapen integrala helmuga, garrantzi berezia ematen diete espazioaren antolaketari eta gatazken konponketari, eta zortzi gidalerrori jarraituta antolatzen dute euren jarduna.

Partaidetza edo lankidetza, autonomiaren giltza 0-3 adin-tartean

Haurraren autonomia sustatzeko gako nagusia haurraren eta hura zaintzen duen helduaren arteko partaidetza eta lankidetza da. Hala diosku EHUko Bilboko Hezkuntza fakultateko Kalitatezko Haur Hezkuntza taldeak. Egindako behaketetan eta adibide praktikoetan oinarrituta azaltzen dute ideia hori artikulu honetan.

Legearen aurreproiektuaren zirriborroari ekarpenak egiteko prest dira eragileak

Askotariko iritziak entzun dira irailaren 14an Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroari buruz. Gabeziak, hutsuneak eta zehaztasun falta aipatu dira, baina baita momentu hau probesteko deiak ere, Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa erdiesteko bidean.

“Ingo xonau?” “Ingo xuau!”

Hitanoa biziberritzeko asmoz sortu zen ‘Ingo xonau!’ egitasmoa Oñatin 2019an. Emakumezkoek hika gero eta gutxiago erabiltzen zutela ikusita, noka indartzeko apustua egin zuten. Herri osoa zipriztindu du egitasmoak, baita ikastetxeak ere, eta ikasgeletan hika lantzen hasi ziren.